Herriko gaztetxoek bi antzerki emanaldi eskainiko dituzte ostiralean

Uztarria.eus | Kultura | Artikulua
2018-06-05 14:29

Gauaren egiak eta Gaitz erdi izeneko antzezlanak izango dira eskainiko dituztenak. 18:30ean hasiko da aktore gaztetxoen emanaldia, Sanagustin kulturgunean. Ikasturte amaierako emanaldia izango da ostiralekoa. 

Gazteria Sailetik antolatzen duten haur eta nerabeentzako antzerki tailerra heldu da ikasturte bukaerara. Aurtengo jarduna behar bezala amaitzeko, antzerki emanaldia prestatu dute ostiralerako. Sanagustin kulturgunean izango da emanaldia, 18.30ean hasita, eta 19 neska-mutil azpeitiar igoko dira oholtzara beren abileziak erakustera. Kulturgunera bertaratzen diren lagunek Gauaren egiak eta Gaitz erdi izeneko antzezlanak ikusteko parada izango dute.  

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa