Ostegunean hasiko dira Elizkaleko Korputz jaiak

Uztarria.eus 2018ko eka. 5a, 13:31
Buruhandia, iazko korputzen hasieran. Aurten ostegun eta ostiral arratsaldean irtengo dira buruhandiak kalera.

Hiru egun izango dituzte aurten festek, zapatura arte. Kalejirak, buruhandiak, musika emanaldiak eta lagunarteko afaria izango dituzte, besteak beste.

Ostegunean hasiko dira Elizkalean aurtengo Korputz jaiak ospatzen. Hiru egunerako egitaraua prestatu dute, azken urteetan oiko bihurtu diren hitzorduekin osatuta. Kalejirak, buruhandiak eta musika emanaldiak nagusi izango dira; eta zapatuan, festetako azken gauean, lagunarteko afaria ere izango dute, Baigera Ieko tabernan.

Hau da, osorik, Elizkaleko korputzen egitaraua:

Ekainak 7, osteguna

  • 18:00. Jaien hasiera, Juan Antxieta musika eskolako musikarien kalejirarekin. Ondoren, buruhandiak.
  • 19:00. Meza parrokiko kaperan, hildako kaletarren alde.

Ekainak 8, ostirala

  • 18:00. Kalean gora, kalean behera, Juan Antxieta musika eskolako musikariak. Ondoren, buruhandiak.
  • 19:00. Gitarra-poteoa, gitarra eta Kantu-Jira taldeetakoekin.
  • 22:30. Erromeria, Eneko Arbeo soinujolearekin eta Jon Izagirre pandero-jotzailearekin.

Ekainak 9, zapatua

  • 13:00. Trikitilarien kalejira.
  • 19:30. Triki-poteoa.
  • 20:30. Lagunarteko afaria, Baigera Ieko tabernan.
  • 23:00. Orots talde.
  • 00:00. Festetako zozketa, kalean bertan.