"Azpeitiko Kaka Tour": kexa, txakurren gorotzak tarteko

Uztarria.eus | Herria | Argazkia
2018-06-04 17:58

Herritar batek Uztarriara igorritako argazkia da honako hau. Enparan Dorretxearen atzeko bidegorri inguruan ateratako argazkia da, eta txakurren gorotzak ageri dira bertan. Kexa modura bidali du irudia Uztarriara, eta izenburua jarri dio: "Azpeitiko Kaka Tour". Zelai Luzeko espaloiak eta bide gorri ingurua "zerri eginda" daudela salatu du argazkiaren igorleak: "Plazatik abiatu eta Zelai Luzetik Damasora bitarteko bidean hogei mokordo baino gehiago kontatu ditut. Zelai Luzeko zelaiak zerri eginda daude, eta espaloiak... Egoera negargarria iruditzen zait, eta zerbait egin beharra dagoela uste dut. Oraintxe ateratako argazki batzuk bidaltzen dizkizuet adibide bezela". Argazkia bidali duen igorleak esan duenez, irudiak Uztarriara bidali aurretik udaletxera jo izan du, baina ez du aldaketarik nabaritu. 

Bidali:  

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia andrex | 2018-06-04 : 18:12

Txakurren jabiekin itsein!!!

Erabiltzailearen aurpegia gazte82 | 2018-06-04 : 20:37

Xanjuandeiko festatan, txixe,kaka,botaka alde danetan, botelloie in da dana botata ze edukaziyo da, Ze kostatzek jasotzie,ta ez tek txakurrena, portaletan sartu ta txixe ta botaka dana,norbean etxin ori iteiau?ta ondik inor eztik garbiu.
ta zelailuzeko kakana etzitek ondo iruitzen baño txakurrena semiek bezela dituk ezbaituk edukatzen

Erabiltzailearen aurpegia earki | 2018-06-05 : 09:33

Soluziyue?

errexa da jende honentzako bakarra, multak jartzie.

Kaka ez jasotzeatik? aiba multie!
Txakurre suelto ibiltzeatik? aiba bestie!
-Ez du ezer iten, jolastea dijue! hau esateatik, aiba bestie!

Danok ez dakeu zertan txakur zaliek izen eta jende askon paseo lasayek izurratzie zuen animali mattiek aske ibiltzeatik..ba eztakit ba.

Erabiltzailearen aurpegia Betikue | 2018-06-05 : 10:07

"Earki"-kin totalemnte ados! Multak eta kitto! Kixton katxondeu dao txakur asunto honekin...ta kakakin baino geiho, kateipe eamateko ohiturakin. Udaletxiek kartel asko ipini katekin eramateko etab..ezertako ez!Ta munizipalak beste aldea beira.
Azpeiti-Azkoitirako paxiran eta protezioko etxetako "txakurrodromo"tik paxara bat ein...denak kateipe!...gero bizikletan pasa ta gainea etortzen zaizkit...ta ez esan ezer nagiiyei,ze arrazoie behaiek dakebe.

Erabiltzailearen aurpegia makolo | 2018-06-05 : 11:49

Aurreko batean txakur bat hanka tartea usaitzera etorri zitzaidan ..erazorik ez !!hau ez da denona hau nerea bakarrik da.

Erabiltzailearen aurpegia NereTxilborra | 2018-06-05 : 17:21

Elkartasunik beroenak honelako egoerak jasan behar izan dituzuen guztiei, eta familiei. Benetan jasangaitza eta lehen lerroan jartzeko moduko arazoa benetan larrosa usaina besterik arnasten ez den herri honetan, txakur kaken kiratsaz gain noski.
Laugarren epintafio famatuak zioen animaliak ez zituela jaun gorenak gu molestatzeko sortu, pertsonak nahi erara erabiltzeko soilik baizik.
Nigatik ertzain eta kamara gehiagoren presentzia, eta honelako egoera traumatikoak jasan behar izan dituztenei dohako arreta zerbitzu psikologikoa, orain.
Gaur bertan Albert Rivera eta Ana Rosa Quintanarekin jarriko naiz harremanetan, kuñadismo gorenaren errelatoen bozeramaile nagusi izanik.
Txakurrak kanpora! baino lau hankakoak eh, besteak multak jartzen noski.

Erabiltzailearen aurpegia lapikue | 2018-06-05 : 21:22

julian elorzan bizi nahuk eta egun osun txakurrez josita ehotek barriyu eta danak lotu gabe
beayen arduradunek bankun exerite kasoik eingabe bere txakurrei
LOTSAGARRIYE

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa