Berrosueta ganadutegia saritua, Euskadiko III. Behi Suharraren Egunean

Uztarria.eus 2018ko eka. 4a, 19:18

Maiatzaren 26an Euskadiko III. Behi Suharraren Eguna izan zen Bergaran, eta Azpeitiko Berrosueta ganadutegia saritu zuten txapelketan. Parte-hartzaileek bi egiteko izan zituzten txapelketan: uztaien eta oztopoen probak. Azpeitiko ganadutegiak uztaien mailan lortu zuen saria. Berrosuetako Tapita behiak behi suhar onenaren saria irabazi zuen. Ganadutegiko Josu Uria "gustura" agertu da sariarekin: "Izan ere, horrelako lehiaketa batean parte hartu genuen lehen aldia izan zen".