Araba Euskarazera joateko autobusa antolatu du Azpeitiko Ikastola Ikasberrik

Uztarria.eus 2018ko eka. 4a, 15:57

Izen-ematea zabalik dago jada, eta ekainaren 15an itxiko da. Interesa duen orok eman dezake izena autobusez joan-etorria egiteko, 12 euro ordainduta.

Ekainaren 17an, igandez, ospatuko da  Araba Euskaraz Argantzun. Urtero bezala, autobusa antolatu du Azpeitiko Ikastola Ikasberrik  Arabako ikastolen aldeko festara joan nahi dutenentzat.

09:00etan irtengo da autobusa anbulatorio aurretik. Argantzunetik, berriz, 18:00etan itzuliko da autobusa. Izen-ematea ikastolako idazkaritzan egin behar da, ekainaren 15eko 13:00ak baino lehen.

Hona hemen aurtengo Araba Euskarazerako prestatu duten kantua eta bideoa: