Joseba Albizu nagusi, Gigante de Piedra lasterketan

Uztarria.eus | Kirolak | Argazkia
2018-06-04 09:31

Joseba Albizuk Gigante de Piedra probako zortzigarren edizioa irabazi du. Joan den zapatuan, hilak 2, jokatu zuen lasterketa L'Alcoran (Castello, Herrialde Katalanak). Azpeitiarrak 08:13:11ko denbora behar izan zuen lasterketako 160 kilometroak amaitzeko. Albizuren atzetik iritsi ziren helmugara Llibert Mill eta Alberto Fernandez txirrindulariak, 08:17:48ko eta 08:48:50eko denborarekin, hurrenez hurren. Proban, guztira, 600 txirrindularik parte hartu zuten.

Iaz, L'Alcoran –Giogante de piedra probaren zirkuituan– jokatu zen Espainiako BBT Ultramaratoia, eta, orduan ere, garaipena eskuratu zuen Albizuk. 

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa