Ilunpeko pilotariek 3 eta 0 irabazi diete Erreka elkartekoei Berria Txapelketan

Uztarria.eus | Kirolak | Artikulua
2018-06-03 18:26

Berria Txapelketaren final laurdenetako kanporaketa jokatu dute Ilunpekoek gaur, Frontoi Txikian. Hiru partidak irabazi dituzte pilotariek. Finalaurrekoetara sailkatu da Azpeitia.

Ilunpeko pilotariek Berria Txapelketaren kanporaketak jokatu dituzte gaur goizean, Frontoi Txikian. Herriartekoan bezala, final laurdenetan dira azpeitiarrak kluben artean jokatzen den txapelketa horretan, eta Doneztebeko (Nafarroa) Erreka elkartekoak izan dituzte aurkari. Aise nagusitu dira gaurkoan azpeitiarrak, hiru partida jokatu eta hirurak irabazi baitituzte. Kadete mailan, 22 eta 15 nagusitu dira; jubenil mailan, 22 eta 13; eta senior mailan, 22 eta 18.

Horrenbestez, finalaurrekoetara sailkatu da Azpeitia Berria Txapelketan. Ekainaren 23ko asteburuan jokatuko dute Azpeitiko pilotariek hurrengo kanporaketa, Tolosaren aurka.

Hernaniko eta Andoaingo pilotalekuetan jokatzen da normalean Berria Txapelketa, baina asteburu honetan Azpeitira iritsi da, bertako zaleei herriko pilotariak babesteko aukera berria eskainiz. 

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa