Finalaurrekoetara sailkatu da Azpeitia Herriarteko Gomazko Paleta Txapelketan

Uztarria.eus 2018ko eka. 3a, 14:19

Azpeitiarrak 2 eta 1 nagusitu ziren joaneko partidetan Andoainen aurka, eta emaitza bera erdietsi dute itzulerakoetan. Tanteoz, ordea, finalaurrekoetara sailkatu da Azpeitia. 

Gipuzkoako Herriarteko I. Gomazko Paleta Txapelketako neurketak atzo jokatu zituzten Azpeitiko palistek. Andoainen aurka jokatu zituzten final laurdenetako itzulerako partidak, etxean. Azpeitiarrak 2 eta 1 nagusitu ziren joaneko partidetan, eta emaitza bera erdietsi zuten itzulerakoetan. Tanteoz, ordea, finalaurrekoetara sailkatu da Azpeitia. 

Urtzi Lopetegik 20-6 irabazi zuen bakarkako partida; Eneko Martijak eta Oier Alkortak 20 eta 19 galdu zuten binakakoa; eta zazpi koadroren barruko partida 20-8 irabazi zuen Asier Egigurenek. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide