3 eta 1 irabazi dio Athleticek Eibarri Garmendipen jokatutako partidan

Uztarria.eus 2018ko eka. 2a, 21:54

Azpeitian jokatu dute futboleko emakumeen VIII. Euskal Herriko Koparen lehen finalaurrekoa, gaur arratsaldean. 17:00etan hasita,  Athletic eta Eibar nor baino nor aritu dira Garmendipe futbol zelaian, eta aise nagusitu da Athletic partidan. Hain zuzen ere, 3 eta 1 irabazi dute partida txuri-gorriek.

Lehen gola Eibarrek bere atean sartu du, partida hasi eta berehala. Ondoren, markagailua 2-0ean jarri du Nekanek sartu duen golaren bidez, eta, lehen zatiaren amaieran, Athleticeko jokalari Leiak sartu du hirugarrena, 43. minutuan. 61. minutuan, Eibarreko Idoiak, penaltiz, 3 eta 1ean jarri du markagailua. 75. minutuan, berriz, penaltia huts egin du Athleticeko Nekanek.

Eibar taldea Xuban Peña azpeitiarrak entrenatzen du. Aste honetan bertan jakinarazi du taldea gidatzea utziko duela.