Juan Antxieta musika eskolaren zozketak badu zenbaki saritua

Uztarria.eus 2018ko eka. 2a, 16:51

Juan Antxieta musika eskolak Londresera antolatu duen bidaiaren zozketa egin du. 8.793 da zenbaki saritua, eta 10.491 ordezkoa.

Juan Antxieta musika eskolak Londresera antolatu duen bidaiaren zozketa egin zuen atzo, ostirala. Asteburu bateko bidaia da zozkatu dutena, bi heldurentzat eta bi haurrentzat, eta horiek musikal bat ikustera joango dira. Ahots heziketako lehen eta bigarren mailako ikasleek atera zuten zenbaki saritua: 8.793. Zenbaki horren jabea hamabost eguneko epean agertzen ez bada, bigarren zenbakiaren –10.491– jabeari emango diote saria.