Altsasukoen epaia salatu dute Sanjuandegin

Uztarria.eus | Politika | Argazkia
2018-06-02 10:19

Altsasuko auzian zigortutako zortzi gazteen kontrako epaia salatzeko argazki erraldoia ateratzeko jende asko bildu zen atzo iluntzean Sanjuandegin, Jose Antonio Agirre plazan. XJ Auzolanean taldeak deituta elkartu zen jendea argazkirako.

Bi eta hamahiru urte bitarteko zigorra ezarri die Espainiako Auzitegi Nazionalak epaitutako Altassuko zortzi gazteei. Lesioak, desordena publikoak eta mehatxuak egitea egotzi die epaimahaiak. Gaur jakinarazi du epaia Auzitegi Nazionalak, eta erabaki hori salatzeko deitu zuen mobilizazioa XJ Auzolaneanek. Sanjuandegiko festen barruan atera dute argazkia.

Informazio gehiago

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa