Sanjuandegiko festak 2018

Mantangorri jaitsita, Sanjuandegin festetan dira bete-betean

Uztarria.eus 2018ko eka. 2a, 12:04

Jaitsi da Mantangorri Sanjuandegi auzora, horrekin batera festetan murgildu dira. Atzo arratsaldean Jose Antonio Agirre plazako etxebizitza batetik, jaietarako oholtza gainera jaitsi zuten Mantangorri. Jende asko bildu zen jaitsiera jarraitzera. Segidan, buruhandiak eta erraldoiak ibili ziren auzoan zehar, trikitilariekin batera. Jaira bitartean, festa nagusi izango da Sanjuandegin.