Gizon bat hil da traktore batekin istripua izanda

Uztarria.eus | Gizartea | Artikulua
2018-06-01 18:24

15:20 aldera aurkitu dute 81 urteko gizonezkoaren gorpua, Aratz-Matxinbentako Eizagirre auzuneko baserri batean. Ertzaintza kasua ikertzen ari da.

Pertsona bat hilik aurkitu dute gaur 15:20 aldera Aratz-Matxinbentako Eizagirre auzuneko baserri batean. Eusko Jaurlaritzaren Larrialdietako Zerbitzuek azaldu dutenez, traktore batekin istripua eduki ondoren hil da 81 urteko gizonezkoa. Zantzu guztien arabera, aurkitu dutenean denbora bat zeraman hilik leku horretan. Ertzaintza kasua ikertzen ari da.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa