Elizkaleko korputzetako Erretz Txapelketa egingo dute bihar

Uztarria.eus 2018ko eka. 1a, 15:31

Mugari tabernan izango da txapelketa, 16:00etan hasita. Izen-ematea han bertan egin beharko da. Txapeldunak 120 euro, bi ardo botila, garaikurra eta lau lagunentzako afaria jasoko ditu. 

Elizkaleko Korputz festak ate joka badaude ere, jaietan murgiltzen hasteko XXXI. Erretz Txapelketa antolatu dute biharko. Urtero antolatzen dute hitzordua Elizkaleako festen antolatzaileek, eta aurten, iaz bezala, Mugari tabernan egingo dute, 16:00etan hasita. Izen-ematea Mugari bertan egin beharko da. 

Lehen sailkatzen denak sari potoloa eramango du, 120 euro, bi ardo botila, garaikurra eta lau lagunentzako afaria, hain zuzen. Bigarrenak, aldiz, 80 euro, garaikurra eta ardo botila.