Ekainaren 10eko giza katea

Mantangorriren jaitsieraren aurretik, giza katea egingo dute Sanjuandegin

Uztarria.eus 2018ko eka. 1a, 14:10

Sanjuandegiko jaiei hasiera emango dien mantangorriren jaitsieraren aurretik, 18:45ean, egingo dute giza katea auzoan. Erabakitzeko eskubidearen aldeko egitasmoa Gure Esku Dagok eta XJ Auzolaneanek antolatu dute.

Azpeitiko Gure Esku Dago dinamikak eta XJ Auzolaneanek giza katea antolatu dute gaur arratsalderako. Hain zuzen ere, Sanjuandegiko jaiei hasiera emango dien mantangorriren jaitsieraren aurretik, 18:45ean, egingo dute giza katea auzoan. Erabakitzeko eskubidearen aldeko egitasmoa datorren ekainaren 10ean Donostia, Bilbo eta Gasteiz lotuko dituen giza katearen atarikoa izango da.