Prekarietatearen aurka, lanuztea

Uztarria.eus 2018ko mai. 31a, 10:00

Estatalizazioa=prekarizazioa. Lan marko propioaren alde lelopean, bi orduko lanuzteak egin zituzten atzo langileek, LAB sindikatuak deituta. Azpeitian, dozenaka lagunek egin zuten bat mobilizazioarekin, eta eguerdian, kiroldegiaren ondoko biribilbunean elkartu ziren lanuztea egin zutenek.

Mobilizazioarekin bat egin zuten langileak zoriondu ditu sindikatuak, eta atzoko lanuzteak "beharginak kontzientziatzeko eta arazoa herriratzeko" balio izan zuela adierazi du. "Zoritxarrez, bidea luzea da, eta ezin izango dugu bakarrik egin. Gaurkoa beste mugarri bat izan den heinean, langileak batzen joango gara. Gaur, soilik LABek egin du deialdia, baina bihar gehiago izango gara, eta etzi zer esanik ez", esan du sindikatuak, eta langile guztiei dei egin die, "ahal duten neurrian", prekarietatearen alde "borrokan" jarrai dezaten. "Gaurkoan ez ditugu prekarietatea eta

LABek azaldu duenez, sindikalismoak "erronka garrantzitsua" du prekarietateari eta pobrezia egoerari kalean erantzuna emateko, eta horregatik egin dituzte mobilizazioak. "Argi dugu Euskal Herrian aldaketa sozialaren alde dagoela gehiengo handi bat, eta kalean ari gara hori aldarrikatzen; emakumeak, pentsiodunak, lan gatazkak dituzten enpresetako langileak eta Maiatzaren Lehenean kalera irtendako herritarrak dira horren adibide garbia". Orain, baina, Lan Harremanetarako Euskal Esparruaren alde eta estatalizazioaren nahiz prekarietatearen aurka dauden pertsonak mobilizatzea nahi izan du sindikatuak, eta horretarako egin zuen atzoko deialdia.