Maiatzeko bigarren odol ateraldia egingo dute bihar

Uztarria.eus 2018ko mai. 29a, 19:25
Odol emaileen elkateko kideak prestaketa lanetan.

Odol emaileek 17:00etatik 21:00etara izango dute odola emateko aukera anbulatorioan. Uda iritsi aurretik, herritarrak "odola ematearen garrantziaz kontzientziatzea" nahi dute odol emaileen elkarteko kideek.

Bihar, maiatzak 30, odola emateko aukera izango da anbulatorioan. Hilero egin bezala, herritarrek 17:00etatik 21:00etara eman ahal izango dute odola. Hil honetako bigarren odol ateraldia izango da biharkoa. Udako oporrak iritsi aurretik, herritarrak "odola ematearen garrantziaz kontzientziatzea" nahi dute odol emaileen elkarteko kideek. Izan ere, haiek diotenez, udan behera egiten du odol emaileen kopuruak, baina odola behar izaten duten kopurua berdina izaten da. 

Iazko maiatzean odol emaldi baten inguruko argazki erreportajea egin zuen Uztarriak, aldizkariaren 194. zenbakian. Bertan, pausoz pauso azaltzen da nolakoa izan ohi den odola ematearen prozesua.