Trinidadeak agurtu dituzte Nuarben

Uztarria.eus 2018ko mai. 29a, 13:04

Lau eguneko festak atzo gauean bukatu zituzten Nuarben. Urtero legez, trinidadeen azken eguneko arratsaldea umeentzat izan zen nagusiki; haientzako jolasak eta tailerrak prestatu zituzten frontoian, gozokiak ere banatu zizkieten, eta ume zein gainerakoek egindako txokolatea dastatzeko aukera izan zuten, festa giroan.

Iluntzean, Laja eta Narbaiza igo ziren oholtzara aurtengo jaietako azken erromeria eskaintzeko; eta erromeria giroan eta danbateko artean agurtu zituzten Trini erlea eta festak, hurrengo urtera arte.

Zozketaren irabazlea

Aurtengo Trinidade festetako zozketa ere egin zuten atzo, eta agertu da irabazlea: Mikel Arrieta Suduperentzat izan da Nuarbeko festa batzordeak zozkatu duen telebista.