Xabier Gantzarainek 'Zuloa' saiakera liburua aurkeztuko du gaur

Uztarria.eus 2018ko mai. 29a, 11:07
Xabier Gantzarain.

Saiakera liburua Donostiako Udal Liburutegiko sotoan aurkeztuko du, 10:30ean hasita. Elkar argitaletxearen eskutik kaleratu du liburua Azpeitiko bizilagunak, 2012an jaso zuen Tene Mujika Bekari esker. Gantzarainek egungo euskal artean eta euskal gizartearen arteko harremanak eta horien arteko interakzioak ikertu ditu liburuan.

Xabier Gantzarain (Azkoitia, 1975) idazle eta arte kritikoak Zuloa saiakera liburua aurkeztuko du gaur, asteartea, 10:30ean hasita, Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Elkar argitaletxearen eskutik kaleratu du liburua Azpeitiko bizilagunak, 2012an jaso zuen Tene Mujika Bekari esker.

Gantzarainek egungo euskal artean eta euskal gizartearen arteko harremanak eta horien arteko interakzioak ikertu ditu liburuan. Haren aburuz, Chillidaz eta Oteizaz geroztik ere, arteak gogoetak eta kritikak egiten jarraitzen du. 23 saio jaso ditu liburuan, eta horietako bakoitza artelan bati eskainia da. 

Zuloa ez da Gantzarainek idatzi duen aurreneko liburua; izan ere, Lisboa min (Susa, 2001), Van Gogh, bihotzean eguzkia (Txalaparta, 2002) eta Epelde, mende baten soinua (Trikitixa elkartea, 2004) ere eginak ditu. Zuloa lana salgai dago Elkarren webgunean, 20 euroren trukean.

Honako hau da Gantzarainek gaur aurkeztuko duen liburuaren sinopsia:

"Paradoxa polita da: iraganak irautera egiten du. Eta narrazio batean sartzen dugu iragana, zentzu bat ematen diogu orainetik, zentzu bat ematen diogu oraindik; ondo asko dakigu, nean, iragan baten hondarrak garela. Hondarren hondarrak, nahiago bada. Eta narrazio horri historia izena ematen diogu, argi gera dadin, ez dezagun nahastu literaturarekin, inork ez dezan pentsa asmatua denik, bere kziozko izaera ezkutatzeko.
Historia kzioa da erabat, narrazioa, kontakizuna. Eta galdera da: artea kzioa da? Arteak ere irautera egiten du, eta Euskal Herriaren historia hurbila artearen bitartez aztertzen da Tene Mujika bekaren laguntzaz idatzitako liburu honetan. 23 saio labur dira, bakoitza artelan batetik abiatuta idatzia, testuingurua erakutsiz, bizitzarekin lotuz, memoriarekin, gure zulo beltzarekin. Ez da artearen historia bat, ez da historia liburu bat ere: memoria ariketa bat da funtsean. Memoria guztiak bezala tranpatia, kapritxosoa, obsesiboa, irrazionala, desegituratua, zatika emana, eta hala ere absolutua. Artelanak izan ohi diren moduan".