'Zein urrats egiten ari dira preso politikoak?' solasaldia izango da bihar

Uztarria.eus 2018ko mai. 29a, 11:35
Ekhiñe Eizagirre. (Zarauzko Hitza)

Txema Matanzas eta Ekhiñe Eizagirre preso ohiek eskainiko dute hitzaldia 19:00etan hasita, Sanagustin kulturgunean. Orkatz kultur elkartearen 25. urtemuga dela-eta antolatu dute solasaldia.

Orkatz kultur elkarteak eta Kalera! dinamikak antolatuta, Zein urrats ari dira egiten euskal preso politikoak? izenburupean hitzaldia izango da bihar, asteazkena, Sanagustin kulturgunean, 19:00etan hasita. Txema Matanzas santurtziar abokatu eta preso ohiak eta Ekhiñe Eizagirre zarauztar preso ohiak eskainiako dute solasaldia.

Aurten 25 urte beteko ditu Orkatz elkarteak, eta urtemugarako prestatu dituzten ekintzetako bat izango da biharko hitzaldia.