Maiatzarekin batera bukatuko dira denboraldi honetako film komertzialen Soreasuko emanaldiak, eta gaur, astelehena, izango da uda aurreko azken saioa. Tomb Raider (AEB, 2018) filma ikusi ahal izango da, 21:00etan hasita; ikusleen eguna izango da gaurkoa.
Kulturaz kooperatibak kudeatzen du Soreasu antzokiko zinema, eta 2017ko udazkenetik 2018ko negura bitartean izan dira denboraldi honetako saioak. Ohiko moduan, irailean itzuliko dira film emanaldiak.