Lourdes Alberdi: "Helduak dira, batez ere, herrian erosten dutenak"

Uztarria.eus | Ekonomia | Artikulua
2018-05-28 11:30

Mertzeriako saltzaileari elkarrizketa laburra egin dio Elena Marguello kazetariak maiatzeko Uztarria aldizkariaren ofizioaren atalerako.

Lurdes Alberdi, mertzeriako salmahaiaren atzean.  Ikusi haundiago | Argazki originala

Gehien saltzen dena?

Emakumeen barruko arropa.

Eta gutxien?

Umeen arropa.

Modan dago?

Enkajezko barruko arropa.

Zuria edo beltza?

Beltza.

Kanpokoa adina zaintzen al da barruko arropa?

Ez. Dena den, udan gehiago zaintzen da.

Bitxikeriarik?

Gizon batek emakumeen barruko arropa probatu nahi izan zuen.

Lan gehien, noiz?

Gabonetan eta San Inazio jaien aurretik.

Ohiko oparia?

Pijama.

Herrian erosten al dute herritarrek?

Helduek, batez ere.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa