Beñat Lizaso, Erniarraitzen III. Bertso Kopako irabazle

Uztarria.eus 2018ko mai. 26a, 12:34

Erniarraitz bertsozale elkarteak antolatuta, Bertso Kopa jokatu zen atzo gauean Azkoitiko Matadeixen. Hamar bertsolari aritu ziren kantuan, eta Beñat Lizaso azpeitiarra nagusitu zen saioan.

Asier Garate Txibilter, Jokin Sudupe Pio, Iñaki Tolosa, Xabier Aldalur, Beñat Lizaso, Jone Uria, Julio Soto, Eneko Lazkoz, Aimar Karrika eta Eneritz Artetxe (Maddalen Arzallusen ordez) igo ziren Matadeiko oholtzara, eta saio bizia eskaini zuten bertsolariek. Lehen bi faseen ondoren, Lizaso eta Uria iritsi ziren buruz burukora, eta, azkenean, azpeitiarrak eskuratu zuen kopa. Antolatzaileen esanetan, ehun lagun inguruk jarraitu zuten bertso saioa Matadeixen.

Bi urtean behin jokatzen dute Erniarraitzen Bertso Kopa, eta aurten Matadero Ekintzakek lagunduta antolatu dute txapelketa.