Elikadura jasangarriaren inguruko jardunaldia izango da ekainaren 15ean Soreasun

Uztarria.eus | Ekonomia | Artikulua
2018-05-24 17:09

Egun osoko jardunaldia Udako Ikastaroen barruan antolatu dute, EHUk eta Landaola federazioak. Bertan elikadura jasangarriari lotutako hainbat proiektu azalduko dituzte, eta tartean izango da Azpeitiko Azoka Plazako Elikagunea. Izen-ematea zabalik dago jada.

'Elikadura jasangarri bateruntz, landa eramuko elikagaien kontsumoa eta eskaera' ikastaroa  Ikusi haundiago | Argazki originala

Udako Ikastaroen barruan, Elikadura jasangarri bateruntz, landa eramuko elikagaien kontsumoa eta eskaera ikastaroa antolatu dute EHUk eta Landaola federazioak, elkarlanean. Tailerra ekainaren 15ean izango da, Soreasu antzokian, eta izena emateko epea irekita dago jada.

Ikastaroak hainbat helburu izango dituela aurreratu dute antolatzaileek: "landa inguruko elikagai ekoizpenaren kontsumoa eta eskaeraren inguruan ezagutza partekatzea; tokiko sozio-ekonomia sustatzea eta landa garapen jasangarriaren alde egitea; garapen jasangarriaren alde egitea; garapen ekonomikoari, sozialari, kulturalari eta ingurumenari buruz hausnartzea eta tokiko elikadura jasangarriak garatzeko, landa eremuko entitate eta administrazio publikoaren elikadura politiken inguruan hausnartzea".

Egun osoko jardunaldia izango da. Bertan elikadura jasangarriari lotutako hainbat proiektu azalduko dituzte, eta tartean izango da Azpeitiko Azoka Plazako Elikagunea. 

Izen-ematea, zabalik

Matrikulazio epea ikastaro egunera arte egongo da zabalik; hala ere, maiatzaren 31 baino lehen izena ematen duenak 34 euro ordaindu beharko ditu. Izen ematea ekainean egiten dutenek, berriz, 40 euro ordaindu beharko dituzte. Antolatzaileek interesatuak izena "ahalik eta azkarren" ematera animatu nahi dituzte. Matrikula Internet bidez egin daiteke. Izen emate orriak eskuragarri daude lotura honetan.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa