Enparan kaleko bizilagunek dagoeneko prest dute ekainaren 3an, igandez, ospatuko dituzten Korputz jaietarako egitaraua. Ohiko legez, txistularien kalejira, meza, luntxa eta bazkaria egingo dituzte.
Bazkaria Baigera jatetxean egingo dute, eta hara joan nahi dutenek igandea, maiatzak 27, bitartean eman dezakete izena jatetxean bertan. Bazkalostean bertsolariak eta trikitilariak ariko dira giroa alaitzen, eta ohiko legez hainbat gizon-emakume omenduko dute festen antolatzaileek. Enparan kaleko honako herritar hauek jasoko dute omenaldia: Mikel Larrañaga, Joxe Mari Sudupe eta Joxe Mari Zelaia.
Hona hemen, Korputz jaietarako antolatu duten egitaraua:
11:30. Etxafuegoen zirti-zarta eta txistularien kalejira.
12:00. Meza, Frantziskanetako elizan.
13:00. Luntxa.
14:00. Bazkaria, Baigera jatetxean.
Ondoren, bertsolariak eta trikitilariak eta Enparan kaleko hainbat laguni opariak emango dizkiete.