Uztarriaren eta Urola Kostako Hitzaren erredakzioa bisitatu dute Iraurgi Ikastetxeko ikasleek

Uztarria.eus | Komunikabideak | Argazki galeria
2018-05-22 16:53

Iraurgi Ikastetxeko hainbat ikaslek Uztarria Komunikazio Taldearen eta Urola Kostako Hitzaren Azpeitiko erredakzioa bisitatu dute gaur arratsaldean. DBH 2. mailako ikasleek bi hedabideek egunerokoan egiten duten lana gertutik ezagutzeko aukera izan dute, kazetarien eskutik. Uztarriaren eta Hitzaren sorrera eta ibilbidea izan dituzte hizpide, baita gaur egun bi herri komunikabideek duten funtzionamendua ere.

Iraurgiko gaztetxoek bi taldetan banatuta bisitatu dute Perez Arregi plazako erredakzioa, eta zalantzak argitzeko parada ere izan dute. Bisita amaitzeko taldeko argazkia atera dute irakasleek eta ikasleek elkarrekin, bulegoaren atarian. Iraurgi Astearen barruan egin dituzte bisitak gaur.

Ikusi argazki guztiak haundiago

 
Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa