Rokitxoren pregoia irakurrita, martxan da Iraurgi Astea

Uztarria.eus 2018ko mai. 21a, 21:51

Iraurgi Ikastetxean gaur goizean ekin diote urtero antolatu ohi duten Iraurgi Asteari. Rokitxo loroa da ikastetxeko maskota, eta hura arduratu da ekintzaz jositako asteari hasiera emateaz. Trikitilariak lagun, pregoia irakurri du Betharrameko jolastokian, eta horren ostean hasi dira ostiralera bitarterako prestatu dituzten jarduerekin. Iraurgi ikastetxeko arduradunek aurreratu dutenez, denetariko ekintzak egingo dituzte, ikasle, irakasle eta gurasoei zuzenduta. Besteak beste, Natul euskara taldeko kideen hitzaldia, Uztarriaren eta Urola Kostako Hitzaren erredakziora irteera, Igarako errotara eta Antxieta arkeologia taldearen egoitzara bisita, antzerki emanaldiak, ipuin kontaketak, kirol txapelketak, Julen Hidalgo bateria-jotzailearen eta Eneko Iglesias DJaren solasaldia eta Aitor Zubizarreta saskibaloi jokalariaren hitzaldia antolatu dituzte Iraurgi Asterako.

(Argazkiak eta bideoa: Iraurgi Ikastetxea)