Orkatz kultur elkartearen 25 urteak gogoratzeko, mannequin challenge-a

Uztarria.eus 2018ko mai. 21a, 16:27

Urteak eta segundoak gurutzatu ziren maiatzaren 12an Orkatzen. Orkatz kultur elkarteak aurten 25 urte betetzen dituela eta, denbora izoztu, eta mannequin challenge-a grabatu zuten hainbat lagunek tabernan jazotzen diren egoera desberdinak irudikatzeko, pasatutako urteak gogoratzeko eta kultur elkartea "libre eta zabalik" nahi dutela aldarrikatzeko. Gaur, astelehena, atera dute bideoa labetik.

Ekainaren 14an, 15ean, 16an eta 17an ospatuko dute urteurren festa. Egun horietarako prestatu duten egitaraua, hemen:

Ekainaren 14a, osteguna:

19:00etan: herriko hainbat tabernetan, Imanol Ituño eta Asier Kidam magoak.

22:00etan: Gala Nagusia Orkatzen.

Ekainak 15, ostirala:

19:00etan: Txalainaken emanaldia, karpan.

22:00etan: The Potes eta The Fridays Crew taldeen kontzertuak, karpan.

Ekainak 16, zapatua:

12:00eta: Herri kirolak plazan.

15:00etan: Herri Bazkaria Sanagustinen. Bazkalostean, Akerriperen emanaldia.

23:00etan: La Basu, Egurra Ta Kitto eta Bad Sound System taldeen kontzertuak karpan.

Ekainak 16, igandea:

19:00etan: Anje Duhalderen kontzertua Sanagustin kulturgunean.