Uztaileko eta iraileko kirol ikastaroetarako izen emate epea zabalik da gaurtik

Uztarria.eus 2018ko mai. 21a, 14:46

Udal Kirol Patronatuak cicling, jump, mantenu gimnasia, pilates, total training, zumba, core eta igeriketa teknifikazioa ikastaroak prestatu ditu uztailerako eta irailerako. Ekainaren 20ra bitartean eman behar da izena.

Azpeitiko Udal Kirol Patronatuko ikasturtea ekainaren 30ean amaituko da, eta, beraz, orduan bukatuko dituzte ikastaro guztiak. Hala ere, uztailerako eta irailerako beste hainbat ikastaro antolatu du patronatuak, eta horietan parte hartzeko izena gaurtik aurrera eman daiteke.

Hain zuzen ere, honako ikastaro hauek eskainiko ditu Kirol Patronatuak bi hilabeteetan: cicling, jump, mantenu gimnasia, pilates, total training, zumbat, core eta igeriketa teknifikazioa. Ikasle berriek zein ikasrturtean zehar aritu direnek eman behar dute izena, ekainaren 20ra bitartean. Informazio osoa, berriz, 943-81 41 21 telefonoan edo igerilekuko harreran lortu daiteke.