Babesa agertu diete errepresioaren aurkako manifestazioaren harira auziperatutako lau gazteei

Uztarria.eus | Politika | Argazkia
2018-05-18 19:15

Errepresioari Autodefentsa dinamikak deituta, errepresioaren aurka manifestazioa egin zuten iazko martxoaren 11n Iruñean. Mobilizazio hartan istiluak izan ziren, eta ondorioz, lau gazte atzeman eta auziperatu zituen poliziak. Astelehenean, hilak 21, hasiko da gazte haien aurkako epaiketa, eta data horren atarian auziperatuei babesa agertzeko elkarretaratzea egin dute gaur hainbat gaztek anbulatorio aurrean. Azpeitiko Gaztetxeak eta Ikasle Abertzaleakek deitu dute kontzentrazioa, M11ko auziperatuak aske lelopean. Auziperatuetako hiru Errenteriakoak dira, eta bestea beasaindarra.

Gaztetxeko eta Ikasle Abertzaleakeko kideek salatu dutenez, lau auziperatuei "terrorismo delituak egotzi eta zazpi urteko espetxe zigorra nahiz isun ekonomiko handiak" eskatzen dizkiete. "Terrorismo delitua egozteko arrazoia lehen aipatutako manifestazio hartan istiluak eragitea da; multinazional handien komertzioei harriak botatzea eta poliziari aurre egitea, alegia", azaldu dute. Era berean diote, auziperatuei "biolentzia erabiltzea" egozten dietela, baina salatu dutenez, "botere burgesak egunero erabiltzen du biolentzia". 

Elkarretaratzearen deitzaileen irakurketa osorik, hemen.

Bidali:  

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia Gaztenaiz | 2018-05-23 : 23:00

Elegante asko joan dira gazte insumiso horiek Audientzia Nazionalare, abokatu ezagunarekin lagunduta badazpadare, aurrez era guztietako adierazpenak eginda. Ez daukate argazkiko "errebelde" hauekin zer ikusi askorik.

Erabiltzailearen aurpegia Ieu | 2018-05-24 : 16:20

Bea onena, etsaiei txintxo plantak ta burkidiei burruka mezue! Etsaiei ta herriyei iuela esaten jutie elitzeke lixtuena... Biyei burrukako mezuekin zuloako birie eingo litzeke, ta biyei txintxuena einda herriyei mezu ridikuluek allauko zitzeizkiyon...

Erabiltzailearen aurpegia Gaztenaiz | 2018-06-01 : 16:14

Pare bat urte, ez al da protesta gehiagorik egongo? sistema onartzen ez dutenen zain geratzen gara edo total... begano afaria antolatzea hobe lokal publikoan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa