Igandean hasiko da aurtengo Mendi Astea, Txalintxoko Egunarekin

Uztarria.eus 2018ko mai. 18a, 20:42

Mendi Astearen barruan antolatu dituzten ekintzen artean daude Mendi Tour jaialdia, Kilian Jornet. Path to Everest dokumentalaren emanaldia eta Xoxotera irteera. 

Igandean hasiko da Lagun Onak Mendi Bazkunak urtero antolatu ohi duen Mendi Astea. Txalintxoko Eguna dela aprobetxatuta, hara igoko dira igande goizean, 09:00etan Azpeitiko plazatik abiatuta. 12:00etan meza egingo dute Txalintxon, eta ondoren, bertaratzen direnentzat salda egongo da. Trikitilariak arduratuko dira giroa alaitzeaz. 

Astean zehar mendigoizaletasunarekin zerikusia duten ikus-entzunezkoak izango dira protagonistak. Izan ere, asteartean Mendi Tour iritsiko da Soreasu antzokira, Bilbao Mendi Film Jaialdiko lanik onenen emanaldia, hain zuzen. Orotara lau ikus-entzunezko eskainiko dituzte, 21:00etatik aurrera. Honako hauek izango dira ikusgai  izango diren ikus-entzunezkoak: Safety Third (eskaladako film onena); Mama (Epaimahaiaren saria jaso zuena); The frozen road (zuzendari onenaren saria) eta Where the wild things play

Ostegunean, aldiz, Kilian Jornet. Path to Everest dokumentala emango dute Soreasun, 21:00etan hasita. Ohi bezala, igandean itxiko dute aurtengorako prestatutako egitaraua, Xoxoteko Egunarekin. 

Hemen, Mendi Asteko egitarau osoa:

Maiatzak 20, igandea:

09:00: Txalintxora irteera. 

12:30: Meza.

Bertaratzen direnentzat salda egongo da. 

Maiatzak 22, asteartea:

21:00; Bilbao Mendi Film proiekzioa, Soreasu antzokian.

Maiatzak 24, osteguna:

21:00: Kilian Jornet. Path to Everest dokumentala, Soreasu antzokian. 

Maiatzak 29, igandea, Xoxoteko Eguna:

09:00: Xoxotera irteera, plazatik abiatuta.

12:00: Meza. Ondoren, lore eskaintza mendian hil direnen omenez eta sari banaketa.

13:00: Domina banaketa gaztetxoei.

Erromeria izango da egun osoan zehar, eta arratsaldean umeentzako jolasak.