Ibilaldia 2018ra joateko autobusa antolatu du Azpeitiko Ikastola Ikasberrik

Uztarria.eus 2018ko mai. 18a, 18:17

Autobuserako izen-ematea Ikasberriko idazkaritzan egin behar da, maiatzaren 25eko 13:00ak baino lehen, 12 euro ordainduta. Aurten Santurtzin izango da Bizkaiko ikastolen aldeko festa. 

Maiatzaren 27an, igandez, izango da aurtengo Ibilaldia, Bizkaiko ikastolen aldeko festa, Santurtzin. Azpeitiko  Ikastola Ikasberrik autobusa antolatu du Azpeititik Santurtzira joan-etorria egin nahi dutenentzat. 09:00etan irtengo da autobusa anbulatorio aurretik; itzulerako ordua, aldiz, 18:00etan izango da. Autobuserako izen-ematea Ikasberriko idazkaritzan egin behar da maiatzaren 25eko 13:00ak baino lehen. Izen-ematea 12 euro ordaindu behar da. 

Taup! leloa aukeratu dute aurtengo festarako, eta honako hau da egin duten bideoklipa: