Vocal Sampling taldearen doinu melodikoek hartuko dute gaur Soreasu

Uztarria.eus 2018ko mai. 18a, 15:24

Europatik egiten ari den biraren barruan, Azpeitian geldialdia egingo du gaur Vocal Sampling musika taldeak. Ahotsak instrumentu bilakatzen dituen seikotea da Vocal Sampling, eta "musikaren ilusionistak" direla esan izan da, emanaldian zehar eskaintzen dituzten doinu guztiak beren eztarriekin sortzen dituztelako. Kubatar kulturatik edaten du Vocal Sampling taldeak, eta hori nabarmena da beren abestietan. Soreasu antzokiko oholtzara igoko dira gaur 22:00etan, eta besteak beste, Asi de sampling izeneko azken lana aurkeztuko dute. 

Sarrerak eskuragarri daude, hemen. Kontzertuaren aurretik ere sarrerak erosteko aukera izango da antzokiaren leihatilan.