Bertsoa, Azketako iturrian

Uztarria.eus 2018ko mai. 18a, 13:39

Maiatzeko Uztarria aldizkarian mendietako gurutzeen eta bestelako ikurren gaineko erreportajea irakur daiteke (webgune honetan ere bai, datorren astetik aurrera). Erreportaje horretarako hitz egin dutenen artean dago Joxe Antonio Salegi. Mendietan, eta bereziki Izarraitzen, aspalditik dauden ikurrak mantentzearen aldekoa da Salegi eta, besteak beste, 2016an Azketako iturritik falta den Jesusen Bihotzaren irudia berreskuratzearen aldekoa.

Erreportajearen harira Azketan bertan kantatu zuen bertsoa bideoan jaso zuen Uztarriak. Harrezkero, bertso haren letra da mendizaleek Xoxoterako bidean irakur dezaketeena, Azketan, Jesusen Bihotza zegoen tokian, herritar batek Uztarriara bidalitako bi argazkiotan ikus daitekeenez.