Adineko pertsonei zuzendutako turismo programaren denboraldia zabaldu du Imsersok

Uztarria.eus 2018ko mai. 17a, 12:46

Izena emateko epea zabalik da ekainaren 14ra bitartean, baina plazak hutsik geratuz gero, izena emateko bigarren epea zabalduko dute ekainaren 15ean. Iazko denboraldian izena eman zutenek ez daukate berriz orria bete beharrik.

Adinduen eta Gizarte Zerbitzuen Institutuak (IMSERSO) adinekoentzako turismo programaren denboraldia zabaldu du, eta izena emateko epea zabaldu du ekainaren 14ra bitartean.

Lehenengo aldiz izena ematen dutenek bi modutara egin dezakete: batetik, Internet bidez, https://sede.imserso.gob.es helbideko orria beteta, edo, bestela, Azpeitiko Udaleko Gizarte Zerbitzuetara (bigarren solairua) joanda, 08:30etik 14:00etara bitartean. Iazko denboraldian izena eman zutenek, berriz, ez dute berriro eskaera orria bete beharrik izango, Imsersok dagoeneko badituelako haien datuak gordeta.

Izena emateko epea ekainaren 14ean amaituko bada ere, plazak hutsik geratuko balira, ekainaren 15etik 2019ko otsailaren 26ra bitartean berriro egongo litzateke izena emateko aukera.