Ostadar koloreko bandera jarri dute udaletxeko balkoian, LGTBIfobiaren aurka

Uztarria.eus | Gizartea | Argazkia
2018-05-17 10:40

LGTBIfobiaren aurkako eguna da gaur, maiatzak 17, eta Azpeitiko Udalak ostadar koloreko bandera handi bat eskegi du udaletxeko balkoian. Gainera, astearteko udalbatzarrean LGTBIfobiaren aurkako mozioa onartu zuen Udalak, aho batez. Adierazpenarekin, homofobia, lesbofobia eta transfobia "ozen eta argi gaitzetsi" eta halako adierazpenei aurrea hartzeko sentsibilizazio lana eta neurriak bultzatzeko konpromisoa adierazi du Udalak.

Bestalde, Azpeitiko Hezkidetza Foroak ere plazaratu du LGTBIfobiaren aurkako egunaren harira eragile ezberdinen artean adostu duten adierazpena. Iaz kalera atera zuten aldarrikapena, eta aurten ikastetxeetan egin dute lanketa. Besteak beste, rolak hausteko, esperimentatzeko eta aniztasuna bistaratzeko jolasak egiten, bideoak ikusten eta gaiaren gaineko galdera-erantzunetan oinarritutako horma irudiak margotzen ari dira atzo eta gaur ikasleak. Honako lelo hau akeratu dute egitasmo horiek guztiak egiteko: Naizena naizela, maitatua.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa