Bertsotarako duten abilezia erakutsi dute herriko ikasleek

Uztarria.eus 2018ko mai. 15a, 20:37

Bertsogintzari buruz ikasturtean zehar ikasitakoa plazaratu dute gaur, asteartea, herriko ikastetxeetako ikasleek Soreasu antzokian. 18:00etan hasita, Gure ere bertsotan egitasmoaren ikasturte bukaerako jaialdia eskaini dute ehunka umek, eta Soreasu goraino bete da. Mozorroak lagun, hainbat roletatik kantatu dute bertsolari gaztetxoek, taldean nahiz bakarka. Mikrofonoaren aurrean bertsotarako dituzten dohaiak erakutsi dituzte Azpeitiko ikasleek, eta barre algararik ere eragin dute haien bertsoek.

Hona hemen, jaialdiko irudi batzuk: