Azpeitian da Kurt Diemberger

Uztarria.eus | Kirolak | Argazkia
2018-05-15 18:03

Kurt Diemberger, mendizaletasunaren historian hainbat mugarri ezarritako gizona, Azpeitian da. Gaur iritsi da herrira etzi Soreasun bere bizitzaren gaineko dokumentala aurkeztu eta hitzaldia eskainiko duen austriarra. Sanagustin kulturgunean egin diote lehen harrera udal ordezkariek eta Soreasuko emanaldia antolatu duten Lagun Onak Mendi Bazkunakoek eta Kulturaz kooperatibakoek. Eneko Etxeberria alkatearekin, Estitxu Elduaien Kirol batzordeburuarekin, Aitor Unanue mendizaleen elkarteko lehendakariarekin eta Kulturazeko Kepa Urbietarekin eta Xabier Aranbarrirekin elkartu da Diemberger (argazkian).

Ostegunean, 21:30ean hasiko da Soreasuko hitzordua. Alex Txikonek lagunduta egingo du aurkezpena Austriako mendizaleak, eta Azpeitiko Udalak oroigarri bat emango dio bertan. Egun berean, etzi, irakurri ahal izango da Urola Kostako Hitza egunkarian Diembergerri egindako elkarrizketa. Mikrouhinak bideo sortaren barruan ere jasoko dute Uztarriak, Urola Kostako Hitzak eta Kulturazek harekin izandako solasaldia.

(Argazkia: Azpeitiko Udala)

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa