Oihan Otaegik bigarren egin du Shangaiko triatloian, 25-29 urtekoen mailan

Uztarria.eus 2018ko mai. 15a, 15:33

Joan zen larunbatean distantzia olinpikoko Shangaiko (Txina) triatloian bigarren saria jaso zuen Oihan Otaegi azpeitiarrak, 25 eta 29 urtekoen mailan. 2018 STC Shanghai Triathlon JinShan City Beach proban 1,5 kilometro igerian egin zituen, 40 kilometro bizikletan eta 10 kilometro lasterka. Azpeitiarrak 02:20:01 denbora behar izan zuen proba bukatzeko.

Lana tarteko Shangain da azpeitiarra urtebete igarotzen, eta zapatukoa ez zen izan parte hartu duen aurreneko triatloia. Azkoitri taldeko kideak beste triatloi olinpiko batean ere bigarren egin zuen duela hilabete batzuk.

Argazkian, ezkerretik aurrena da Otaegi. (Azkoitri)