Gaur da Sanjuandegiko Umeen Egunean izena emateko azken eguna

Uztarria.eus 2018ko mai. 15a, 14:47
Iazko Umeen Eguneko irudia.

Umeen Egunean parte hartu nahi dutenek 17:00etatik 20:00etara eman ahal izango dute izena Sanjuandegiko auzo lokalean. Aurreko urteren bateko kamiseta erabiliko duten aurrek hiru euro ordaindu beharko dute izen-enatea, eta kamiseta berria nahi dutenek, bost euro.

Gaur, asteartea, izango da datorren maiatzaren 26an Sanjuandegin egingo duten Umeen Egunean izena emateko azken eguna. XJ Auzolaneaneko kideek atzo zabaldu zuten izen-emate epea, eta gaur bukatuko da. Hain zuzen ere, Umeen Egunean parte hartu nahi dutenek 17:00etatik 20:00etara eman ahal izango dute izena Sanjuandegiko auzo lokalean. Aurreko urteren bateko kamiseta erabiliko duten aurrek hiru euro ordaindu beharko dute izen-enatea, eta kamiseta berria nahi dutenek, bost euro.

Haurrak eta gaztetxoak 12:00etan elkartuko dira maiatzaren 26an, zapatuan, Jose Antonio Agirre plazan. Ondoren, 13:45era arte, jolasak egingo dituzte, eta 14:00etan bazkaria izango da. Bazkalostean, 14:30etik 15:00etara, jolasak egingo dituzte, eta amaitzean, gurasoekin elkartuko dira. Arratsalderako, berriz, Lore Koloreren ikuskizuna prestatu dute XJ Auzolaneaneko kideek. Emanaldi hori Txiki-Txoko ludotekan izango da, 17:00etan hasita. Antolatzaileek aurreratu dutenez, Lorekoloreren emanaldia 10 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago. Bertaratzen diren haurrak guraso batekin joatea komeni dela adierazi dute, nahiz eta gurasoek kanpoan gelditzeko aukera izango duten.