Ignaziotar lidergoaz hitzaldia izango da gaur Loiolako Santutegian

Uztarria.eus 2018ko mai. 15a, 10:29

Loiola Zentroak antolatutako herritartasun eskola egitasmoaren barruan hitzaldia emango du Jorge Urrutiak. 19:00etan izango da doako saioa, gaztelaniaz.

Ignaziotar lidergoa izenburupean solasaldia eskainiko du Jorge Urrutiak gaur, asteartea, Loiolako Santutegiko Loiola Zentroan. 19:00etan hasiko da hitzaldia, eta bertaratzen diren lagunek liburutegiko sarreratik sartu beharko dute santutegira. Hitzaldia doakoa izango da, eta gaztelaniaz eskainiko dute.

"Gaurkotasuna duten kezka sozialei buruz" eztabaida bultzatzea du helburu Loiola Zentroak prestatutako egitasmoak, eta antolatzaileek alternatiben inguruan hausnartzeko bidea zabaldu nahi dute. Herritar prestakuntzan eta konpromisoan sakondu nahi duten eta Elizan inplikatuta dauden pertsonei zuzendu dizkiete hitzaldiak.

Joan zen azaroan hasi zuten hitzaldi zikloa, eta orain arte gizarteko gai desberdinak jorratu dituzte.