Dozenaka lagunek gozatu dute 'Welcome to the jungle' antzezlanaz

Uztarria.eus 2018ko mai. 14a, 11:00

Kids&Us akademiak bi antzerki emanaldi eskaini zituen joan den asteburuan, hilak 12, Udal Liburutegian. Ikusgai izan zen Welcome to the jungle antzezlana 0-3 urte bitarteko haurrentzat zuzenduta zegoen, baina haur adina heldu elkartu zen liburutegian emanaldia ikusteko. Bertaratu ziren guztiek disfrutatu zuten antzezlanaz.