Bertso musikatuak eta ipuin kontaketa eskaini dituzte Sanagustinen, ume motxiladunez hausnartzeko

Uztarria.eus | Politika | Argazki galeria
2018-05-13 16:02

Sare Eguna antolatu du hilaren 19rako Azpeitiko Sarek Motxilak erantzi, egin jauzi lelopean. Egun osoko egitarauaz gain, ordea, beste hainbat ekintza ere antolatu du Sarek egunotarako. Esaterako, ume motxiladunek bizi duten egoeraz jabetzeko, gaur iluntzera arte zabalik izango den erakusketa jarri zuten ostegunean, Sanagustinen. Gaur eguerdian, berriz, haur motxiladunen errealitatea hizpide, bertso musikatuen saioa eskaini dute Oihana Iguaran, Jokin Uranga eta Alaia Martin bertsolariek eta Ixak Arruti gitarra-jotzaileak, Haritz Arakistainek gidatuta. Jendetza inguratu da kulturgunera, bertsolarien saio musikatuaz gozatzera. Ondoren, Lorea Etxeberria Lorekolorek ume motxiladunen egoera ardatz zuen ipuin kontaketa saioa eskaini du. Ipuin emanaldia eta gero, mokadutxoa eskaini dute kulturgunean. Bi ekitaldiak aurreikusitakoa baino beranduago hasi dira, eguraldi narratsa izanik, plazan egitekoak ziren Mutxikoak Sanagustinen dantzatu baitituzte.

Hona hemen gaurko bertso musikatuko eta ipuin kontaketako hainbat argazki:

Ikusi argazki guztiak haundiago

 
Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa