Mannequin challenge-a grabatu dute Orkatz kultur elkartearen 25. urtemugaren harira

Uztarria.eus | Kultura | Argazki galeria
2018-05-12 13:00

Orkatz kultur elkartea 25. urtemuga ari da ospatzen aurten, eta urteurrenaren harira, mannequin challenge-a grabatu dute hainbat lagunek gaur eguerdian Orkatzen eta haren atarian. Urte guztiotan Orkatzen bizitakoak laburbiltzen dituen ikus-entzunezkoa grabatu dute, egoera desberdinak islatuta. Eta, era berean, kultur elkarteari babesa agertu diote; izan ere, Espainiako Auzitegi Nazionalak 2014ko uztailaren 30ean jakinarazi zuen Herriko tabernen auziaren epaia, eta 103 herriko taberna konfiskatzeko agindua eman zuen, tartean Orkatz.

Grabaketa giro ederrean egin dute, eguraldi kaskarra bazen ere. 12:00etan hasi da jendea Orkatzera bertaratzen, eta hainbat proba egin ostean, grabatu dute mannequin challenge-a. Orkatz kultur elkarteko kideek azaldu dutenez, hemendik egun batzuetara jarriko dute ikus-entzunezkoa ikusgai.

Ikusi argazki guztiak haundiago

 
Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa