AEBetako euskal diasporaz solasaldia izango da igandean

Uztarria.eus 2018ko mai. 11a, 14:01
Xabier Irujo. (Euskalkultura.eus)

Kafe Naparra egitasmoaren barruan antolatu dute solasaldia. Xabier Irujo historialari eta filologoak euskal diaspora izango du hizpide, 11:00etan hasita.

Nabarralde Fundazioko kiden den Azpeitiko Napar Zuzterrak taldeak Kafe Naparra egitasmoaren barruan beste hitzordu bat antolatu du iganderako. Xabier Irujo historialari eta filologoak euskal diaspora izango du hizpide 11:00etan hasita.

Amerikako Estatu Batuetako mendebaldea euskal jatorriko milaka lagunen bizitokia da, eta han euskal kultura eta Amerikakoa nahasten dira. Napar Zuzterrakek jakinarazi duenez, "picon punch eta txorizoburger-aren etxea den eskualde horretara hurbilpen garaikidea egingo du Irujok solasaldian".