San Isidro festetan murgiltzeko prest dira Aratzerrekan

Uztarria.eus 2018ko mai. 11a, 12:42

Bihar hasiko dira Aratzerrekako sanisidroak, eta goizetik hasita izango da zer egin eta zertaz gozatu. Besteak beste, Atxur Festie, mendi irteera, bazkari-afariak, zezenekin jolasak, triki-poteoa eta pilota partida izango dira aurtengo sanisidroetan. 

Asteburuan ez da festa girorik faltako Aratzerrekan. Izan ere, urtero bezala egitarau oparoa antolatu dute aurtengo San Isidro jaietarako. Bihar emango diote hasiera festei, eta denetariko ekintzak antolatu dituzte. 10:00etan mendi buelta egingo dute Samiñora, eta ondoren, 15:30ean, egingo dute aitzurraren igoera, festei hasiera emateko. Arratsaldean zezen txikiak eta ume jolasak izango dira protagonistak. 16:30ean zezen txikien txanda izango da, eta 18:30ean Atxur festie hasiko da. Aitzurrak astinduz soroan gordetako sariak eskuratzeko aukera emango duen 'altxorraren bila' jolasaren aldaera den Atxurrien altxor bile egingo dute. Horrez gainaitzurren kirtenen jaurtiketan eta sokatiran aritzeko parada ere izango da.  

Ondoren, trikipoteoa egingo dute, jai-giroarekin jarraitzeko, eta 21:00etan auzo afariaren txanda izango da. Arratsaldea, afaria eta afalondoa alaitzeaz Xabier Etxaniz eta Eneko Arbeo Antxumarri soinu-jotzaileak arduratuko dira, baita Katxo eta haren ikasleak ere. Horiek alboka eta pandero doinuak eramango dituzte Aratzerrekara.

Asteartean, San Isidro egunean, emango diote amaiera festei, aitzurraren jaitsierarekin. Egun osoan zehar ere festan murgilduta izan dira, ordea. 12:00etan meza eta pilota partida izango dira, eta eguerdian bazkarirako tartea hartuko dute. Arratsaldean, aldiz, Hitzeder eta Txibilter soinu-jotzaileak izango dira giroa alaitzen. 18:00etan benjaminetako Santioetako txapelketako partidak jokatuko dituzte frontoian. 20:30ean izango da aitzurraren jaitsiera, eta haren osteko afariarekin bukatuko dituzte aurtengo festak.

Aurtengo festetarako prestatu duten egitaraua osorik, hemen:

Zapatua, maiatzak 12:

09:30ean:Suziriak, oraindik lozorroan daudenak espabilatzen hasteko

10:00etan: Mendi buelta: Izazpi-Paotxeta-Samiño. Ondoren, salda eta haragi egosia izango da.

15:30ean: Aitzurraren igoera festei hasiera emateko.

16:30ean: Zezen Jolasak: frontoian Lopenen zezenekin zezen eta ponyekin jolas ezberdibatzuk egingo dira inguratzen den eta gogoa duen edozeinek parte hartzeko.

18:00etan: Atxur festie. Umeentzako prestatutako joko ezberdinak egongo dira: Aitzurrean altxor bila, aitzur kerten jaurtiketa; Sokatira, artaburu zuritzea eta lokotx bilketa.

19:30ean: Trikipoteoa.

20:00etan: Auzo afaria. 

Arratsaldea, afaria eta afalondoa alaituz Xabier Etxaniz eta Eneko Arbeo Antxumarri soinu-jotzaileak izango dira, baita Katxo eta haren ikasleak alboka eta panderoa jotzen.

01:00etan: Lehiaketa zelebrea. Urteroko ohiturari jarraituta, hiru arraultza egosi nork azkarrago jan. 

03:30ean: Baratzuri zopa jana.

Asteartea, maiatzak 15, San Isidro eguna:

10:00etan: Suziriak. 

12:00etan: Meza.

14:30ean: Bazkaria. 

Arratsaldean, Hitzeder eta Txibilter soinu-jotzaileak izango dira giroa alaitzen.

18:00etan: Pelota partidak. Benjaminetako Santio txapelketako partidak, Elkartasun frontoian.

20:30ean: Aitzurraren jaitsiera eta afaria festei amaiera emateko.

Hona hemen iazko San Isidrotako laburpen bideoa: