Azpeitiarrak XV. Berria Pilota Txapelketako final laurdenetara sailkatu dira

Uztarria.eus 2018ko mai. 10a, 18:49

Ilunpeko pilotariek Berriak babestutako txapeleketako final zortzirenak jokatu zituzten joan den ostiralean, eta zailtasun handirik gabe egin zuten aurrera. Final laurdenak Doneztebeko Errekaren aurka jokatuko dituzte.

XV. Berria pilota txapelketaren barruan, Ilunpe taldekoek final zortzirenak jokatu zituzten joan den ostiralean, apirilak 4, Ortuellan (Bizkaia). Hiru partida jokatu zituzten azpeitiarrek: kadeteen mailako bi, eta nagusien mailako bat.

Kadeteetan lehenengoa, Unai Alberdik eta Josu Labakak jokatu zuten Aragones eta Perez ortuellarren kontra, eta 22-8 irabazi zuten azpeitiarrek. Bigarren partida Julen Egigurenek eta Gorka Iriartek jokatu zuten Cortazar eta Vegaren aurka; emaitza 22-6 izan zen.

Nagusienean, Jon Alberdi eta Daniel Murgiondo azpeitiarrak Lopezen eta Lopez Aldairen aurka lehiatu ziren. Azpeitarrek, ordea, ez zuten hain emaitza ona lortu, 22-15 galdu baitzuten partida.

Final laurdenetan Doneztebeko (Nafarroa) Errekaren kontra lehiatuko da Ilunpe. Final laurdenak ekainaren 3an eta 10ean jokatuko dira.