'Campeones' filma emango dute asteburuan, Soreasun

Uztarria.eus 2018ko mai. 10a, 11:09

Campeones filma emango dute zapatutik astelenehera bitartean, Soreasu antzokian. Javier Fesserek zuzendutako filma (Espainia, 2018) hiru egunetan ikusi ahal izango da: zapatuan, 22:00etan; igandean, 16:30ean eta 19:30ean; eta astelehenean, ikusleen egunean, 21:30ean. Komedia generokoa da filma.

Honako hau da filmaren sinopsia:

"Film honen protagonista den Marcok arazo gehiegi ditu, bai lanean (saskibaloiko entrenatzailea da) bai bizitza pertsonalean ere, eta garai txarrak bizi ditu. Aurkariaren entrenatzailearekin borrokan amaitzen dute partidu batean, eta, ondorioz, gain hartzen dio egoerak. Lana galduko du eta mozkorraldi baten ondoren auto istripua izango du. Zigorra jasoko du: adimen urritasuna dutenek osatutako saskibaloi talde bat entrenatzea. Marcori graziarik ez dio egingo hasieran, baina berehala konturatuko da asko duela ikasteko taldekideengandik."