Ostegunean hasiko da Gaztetxeko Zine Ziklo Biolentue

Uztarria.eus 2018ko mai. 7a, 17:39

Hiru ostegunetan film bana ikusi ahal izango da Gaztetxean, 21:00etan hasita. Lehena ostegun honetan emango dute. Hain zuzen ere, Canino filma izango da ikusgai.

Zine Ziklo Biolentue antolatu du Azpeitiko Gaztetxeak datozen asteetarako. Hiru film emango dituzte datozen asteetan, eta aurrena ostegun honetan izango da. 21:00etan hasita, Canino (2009, Yorgos Lanthimos) filma emango dute. Datorren ostegunean, maiatzaren 17an, La Caza (2012, Carlos Saura) ikusi ahal izango da Gaztetxean, eta Funny Games (1997, Michael Haneke), berriz, maiatzaren 24an.