'Mikrouhinak' saioa

Sanagustin leporaino bete zen Serrullaren eta Izaroren kontzertuekin

Uztarria.eus 2018ko mai. 7a, 16:11

Joan zen ostiralean leporaino bete zen Sanagustin kulturgunea, Serrula eta Izaro musika taldeek eskainitako kontzertuak zirela eta. Sanagustin kulturgunean Facebookeko orrian argitaratu duenez, bertaratu zen jendea gustura atera zen emanaldietatik. Hain zuzen ere, honako balorazio hauek jaso dituzte Sanagustineko ordezkariek kontzertuaz, besteak beste, egunotan: "Izar gehiago behar lituzte, kontzertu bikaina", "ederra", "zoragarria, errepikatzeko modukoa", "etorkizun handiko abeslaria da", "plazer bat izan da" eta "zuzeneko ederra du Izarok eta bere taldeak".

Ostiraleko bi emanaldien bideo laburpenak dira honako hauek, Uztarriak, Urola Kostako Hitzak eta Kulturaz kooperatibak martxan jarri duten Mikrouhinak proiektuaren barruan egindakoak.